XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARO GAITZA XIBEROAN
Ihizlari arrotza, zuretzat hegoa,
Neskatila dantzari, zer aize goxoa.
Gûk senditzen dûgûna da iparrekoa:
Aro gaitzak jo daikû berriz Xiberoa.

Gure xoko maitean ginen franko irus,
Algarren berrietaz prefosta kûrius,
Aberats izan gabe heintto bat lorius,
Lanetik bizi dena ez baita handius.

Larrazken triste huntan nunko aize beltzak
Zain ûtzûli deraizkû Mauleko haritxak?
Lankiak egotxirik ûtzi daizkûn gaitzak
Ber gisan iharrausten dizkûtzû bihotzak.

Hainbeste gizon eta emazte kanpoan
Ez deûstûrik bezala lantegitik joan,
Esperantxarik gabe, geroa golkoan,
Eta gû behar bada etzi ber saldoan!

Diala gûti bi hiri eijer bagûntian,
Bata Basabûrian, Maule Pettarrean.
Orai, lana galdûrik, lehena lûrrean,
Eta kasû Mauleri ondoko aldian!